Ser feminista en el s. XVI /// Konposatzailea eta feminista XVI. mendean

'Mujer con laúd' de Orazio Gentileschi (1620)

"Deseo mostrar al mundo, tanto como pueda en esta profesión musical, la errónea vanidad de que sólo los hombres poseen los dones del arte y el intelecto, y de que estos dones nunca son dados a las mujeres" escribía Maddalena Casulana en Italia a finales del siglo XVI. Las hijas de nobles y burgueses tenían en esta época la oportunidad de estudiar el arte de la música, muchas veces teniendo como maestros a grandes compositores. Aun así, se les ponían muchas dificultades para que no pudieran interpretar, cantar… encima del escenario o en las casas nobiliarias. Tampoco era fácil componer, y que esas composiciones se publicaran como obras de una mujer; Maddalena Casulana fue la primera mujer en la historia de la música occidental en publicar sus composiciones.
No se ha podido concretar su fecha de nacimiento, aunque sabemos que fue alrededor de 1540 en Casola d’Elsa, Siena, que delata su apellido. Tampoco tenemos mucha información sobre su vida, a diferencia de sus compañeros compositores, de los que se escribía y analizaba cada viaje, concierto, obra… Lo que nos ha quedado ha sido gracias a sus propias dedicatorias en las obras que componía o por alguna que otra mención que le hacen otros autores. La última fecha con algún dato biográfico es 1586, cuando se publicó su última composición, y tras esto, 1566-83 como supuesta fecha de muerte.
Empezó como intérprete de laúd y cantante, aunque más tarde se centró en la composición y creó cuatro libros de madrigales, el primero dedicado a otra mujer interesada en la música: Isabela de Médici. Desde sus primeras creaciones sabemos que Maddalena obtuvo gran importancia, pero sólo para unos años; las cuatro recopilaciones de madrigales junto con su autora marcaron un punto de inflexión, pero han pasado a ser un claro ejemplo del olvido. Sobre los compositores de su misma época se ha escrito hasta crear extensas biografías y estudiado sin parar sus obras hasta el último detalle, en cambio, hoy en día todavía es difícil encontrar composiciones de mujeres en las carteleras de los teatros y auditorios, o escritos que nos hablan tanto de ellas.
Durante la historia muchas otras mujeres que hemos dejado en el olvido hicieron su camino mediante la música y sus obras, sus luchas y los cambios en la sociedad que las oprimía quedan siendo anecdóticos.


Irantzu Martinitz-Xil Beldarrain

///


KONPOSATZAILEA ETA FEMINISTA XVI. MENDEAN
Nahi diot munduari erakutsi, eta ahal dudan heinean musikaren lan-mundu honetan, faltsua dela artea eta adimena gizonenak bakarrik direla, eta emakumeek erabili ezin ditzaketela esaten duen ideia’ idatzi zuen XVI. mendeko Italian Maddalena Casulanak. Garai hartan noble eta burgesen alabek musika ikasteko aukera zuten, askotan konposatzaile handien ikasle zirela. Hala ere, zailtasun handiak zizkien jarriak gizarteak antzezlekuan kantatu edo interpretatu ahal izateko, eta hare gehiago beren lanak argitaratzeko. Oztopo guzti hauek eduki bazituen ere, Madalena Casulanak lortu zuen Europa Mendebaldeko musikaren historian bere musika-lanak argitaratu zituen lehen emakumea izatea.
Bere abizenak salatzen du Casola d’Elsan jaio zela, Sienan, eta data argitu ez bada ere badakigu 1540. urte aldera izan zela. Maddalenaren bizitzari buruz ere ez dago informazio handirik: berak utzitako idatzi txikiak edo beste musikagile batzuek berari buruz idatzitako gutxia besterik ez dugu, aldiz, garai bereko konposatzaile gizonei buruzko ikerketa asko egin dira beren musika, bidaiak, emanaldiak… argitzeko adina. Azken datu biografikoa 1586. urtean kokatzen da, azken konposizioa argitaratu zuenean eta honen ondoren gutxi gorabehera 1566-83 tartean hil zela uste da.
Laute jole eta kantari moduan hasi zen eta geroago konposizioan sakondu zuen. Lau madrigal liburu egin zituen, lehena Isabela de Médiciri eskainia, musikan oso interesatua zegoen emakume diruduna. Jakin badakigu Maddalena Casulana goraipatua izan zela bizi izan zen urteetan zehar, bere liburuak argitaratzeak aldaketa prozesu handia hasi zuen eta mendeetan zehar ahaztua izan da. Garaikide zituen konposatzaile gizonei buruz biografia luzeak idatzi dira eta haien obren garrantzia etengabe aztertu da, aldiz, gaur egun oraindik zaila da antzokietako karteldegietan emakumeen lanak ikustea edo emakume musikariei buruzko ikerketa handiak egitea.
Gure historian zehar beste hainbat emakumek jorratu dute beren bidea musika lanabes bezala erabiliz gizateak zizkien oztopoak eraisteko eta haien lanak, bizitza eta borrokak garrantzi handirik gabeko anekdota bezala iritsi zaizkigu.



Irantzu Martinitz-Xil Beldarrain

0 comentarios:

expressa't...